Ir al contenido principal

Iruñategi

Baliabide-maparen xedea da herritar guztiei eta hiriko kolektiboei eskaintzea hiriko auzoetako bakoitzean dauden baliabideen argazki erreal bat, eta hortaz, hiriarena, oro har. Bide grafiko eta eskuragarri bat da, zeinaren bidez era argian ezagut baitaitezke dauden baliabideak, horien kokapen geografikoa, zertan jarduten diren eta nori zuzenduta, baita harremanetarako kontaktua ere, argibide gehiago lortzeko.

Mapek Iruñeko auzoetako errealitatea islatzen dute, eta informazio-bilketa eginez prestatu dira, informazio hori jasota hala iturri ofizialetatik nola auzo bakoitzeko herritar aktiboengandik, betiere dauden baliabideen argazki ahalik eta zuhurrena zein errealena lortzeko asmoz. Gero, informazio hori katalogatu eta haiekin guztiekin egiaztatu da.

Kolektiboen eta erakundearen arteko elkarlan estu horri esker auzo bakoitzeko eta hiri osoko komunitate-sarearen ikuspegi zabala dugu egun, eta horrek hiriaren garapena bera indartuko du.

Auzo-mapak